Humberto, Fernando eta Jorge Coruñan bizi dira, hogeita lau urte dituzte eta mundua jateko gogo handiarekin. 1973 da, Franco bizi da. Errepresio-erregimena ere bai. Hunberto anbizio handiko gaztea da, hainbat hizkuntza hitz egiten ditu, eta bi lagunak konbentzitu ditu Irunera bizitzera joateko. Muga da. Hor amaitzen da diktadura eta askatasuna eta aukerak hasten dira. Han muga zeharkatzea erabakitzen dute, Miarritzen, "Parisko azken tangoa" ikusteko, beste hainbat bezala, diskoteka batera joateko, dantzatzeko, ondo pasatzeko, askeak izateko...