Midsommar
Non ikusi
Sinopsia
Intrigazko film honetan, bikote estatubatuar bat da protagonista, eta lagun batzuekin 90 urtean behin Suediako herrixka batean ospatzen den udako jaialdi batera joango dira. Eguzkia inoiz ezkutatzen ez den herrialdean amestutako oporrak igarotzen ari direla badirudi ere, pixkanaka, amesgaizto bilakatuko da egonaldia. Izan ere, herriko biztanleek euren ekintza ilunetan parte hartzeko gonbita egingo diete kanpotarrei.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria
- Ari Aster
- Aktoreak
- Florence Pugh, Jack Reynor, Will Poulter, Ellora Torchia, Archie Madekwe, Björn Andrésen


