Mirai

Mirai no Mirai

2018Japonia94 minPuntuazioaren ikonoa8.2 DAbenturaAnimazioaAnimeaDramaFantasia
Non ikusi
Euskarazko azpidatziak

Sinopsia

Animaziozko film onenaren Oscar sarirako izendatua, Mamoru Hosoda zuzendaria (Hayao Miyazakiren ondorengoa izatera deitua) anime honekin itzuliko da, japoniar familia modernoa eta haur berri bat etxera iristen denean sortzen diren jeloskortasunak erretratatzen dituena. Lau urteko Kun txikiak gurasoen arreta gune izateari utziko dio bere arreba Mirai jaiotzen denean. Zapuztuta eta apur bat gogaituta, inoiz bizi izan ez dituen egoerak bizitzen hasiko da etxean. Baina gauzak modu magikoan aldatuko dira bere arrebaren bertsio nerabeak etorkizunetik denboran zehar bidaiatzen duenean, Kunekin batera izugarrizko abentura bat bizitzeko.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Mamoru Hosoda
Aktoreak
John Cho, Rebecca Hall, Kôji Yakusho, Stephanie Sheh, Crispin Freeman
Gidoia
Mamoru Hosoda
Musika
Takagi Masakatsu
Ekoizleak
Studio Chizu