Midlands eskualde irlandarra, 1862. Neska batek jateari utzi dio, baina mirariz bizirik eta egoera onean dago. Lib Wright erizain ingelesa herri txiki batera eraman dute Anna O 'Donnell hamaika urtekoa aztertzera. Turista eta erromes ugari ere biltzen dira, hilabetetan jan gabe iraun omen duen neskatoa ikusteko. Miraria edo arrazoi maltzurren bat dago guzti honen atzean?