"Underground estilo hutsean, Jokin Etxeberria ekoizle eta animatzaileak zuzendutako webserieak lankidetza zabala du: Gaston Haag zuzendari uruguaitarra, Asier Batiz eta Asier Oruesagasti aktoreak, Maiana Agorrody marrazkilaria, Muzker raperoa eta Aritzella harrigarria. Webseriea Bilboko Media Attack estudioan filmatu zen, Donostiako lorategi ederretan baina baita Estatu Batuetako Filadelfiako kale kutre batean ere."