Marinette bere ikaskideekin New Yorkera abiatu da Frantzia eta Estatu Batuen Adiskidetasunaren Astea ospatzera. Adrien gaixoa izan ezik, noski. Gauzak horrela, Paris babesten geratuko dela hitzeman dio Marinetti. Baina, hara non! Gogor saiatu ostean, Marinettek Gabriel konbentzitu du Adrieni txangora joaten utz diezaion. Hau berri ona! Edo agian ez? Nola demontre moldatuko da Adrien aldi berean, Paris babestu eta New Yorkera joateko? Lepidoptero ere bertan dagoela jakinda, gure bi protagonistak superheroi amerikarrekin elkarlanean arituko dira jo eta ke!