Gogorra, beharrezkoa eta batez ere ausarta, Cannesko Zinemaldian FIPRESCI saria irabazi zuen bullyingaren aurkako alegatu bat da film hau. Nora lehen hezkuntzan hasiko da eta handik gutxira bere anaia zaharrenak, Abelek, jasaten duen jazarpenaz ohartuko da. Nora integratzeko beharraren eta bere anaiaren artean dago, anaiak isilik egoteko eskatu baitio.