"Munduenea", Munduko Ipuinen Etxean, hogei ipuin batzen dira, gure artean bizi diren hogei kultura ezberdinetako hiztunei jasotakoak. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Bilduma 6-10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Ipuinak euskaraz eskaintzen dizkizugu Labayru Fundazioari esker. Nola nahi, guzti hauek dira bildumak oinarrian jasotzen dituen hizkuntzak: arabiera, errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugesa, txinera, urdua, jorubera, wolofera, gaztelania, persiera, ingelesa, kukama, tagaloa, ukrainera, poloniera, japoniera, turkiera eta hassania.