70eko hamarkadan espainiar zirku batek mundua harritu zuen: Mutil koxkorren zirkua. BENPOSTAren aurpegirik ikusgarriena zen, Francoren diktadura bete-betean zeuden haurrek gobernatutako errepublika. Bere bultzatzaile nagusia Aita Silva izan zen, "Apaiza", haurrak mundua eraldatzeko hezi nahi izan zituen apaiz ameslaria. XX. mendeko utopiarik berezienetako baten gorakadaren eta erorketaren historia da hau.