Zer Non Ikusi logoa

Negu hurbilak

2023
Euskal Herria
91 min
Puntuazioaren ikonoa5.1
Drama

Euskal Herriak bizi izan duen gatazka luzea amaitzear dago 2011n. Neska gazte bat ihesi doa. Helburu garbi bat dauka: muga pasatzea, bai baitaki, hala, bere jaioterritik, bere jaiotetxetik urrun eramango duela, bertan ez baitago seguru. Ihesean doala, Zubietara iritsiko da. Mugako herri horretan, antzinako mitoek eta gaur egungo gatazkak bat egiten dutela ematen du. Herriko etxe bateko ganbaran ezkutatuta, harria bezain mugigaitza den hango egunerokotasunaz jabetzen hasiko da. Denbora lauso eta mugagabea igaro ahala, egunak gau eta gauak egun bihurtzen diren horretan, protagonistaren ihesa gero eta trakets eta korapilatuagoa bihurtuko da, eta behe-laino trinkoak erabat inguratuko du.

  • Zuzendaria:Negu Kolektiboa, Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofré, Adrià Roca
  • Aktoreak:Jone Laspiur, Beñardo Mutuberria, Anita Hualde
  • Gidoia:Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofré, Xalba Ramirez, Adrià Roca
  • Musika:Xalba Ramirez
  • Argazkia:Javi Seva Zarco
  • Ekoizleak:Mikel Mas, Ritxi Lizartza

Plataforma hauetan ikusgai:

Negu hurbilak
audioa euskaraz ikonoaEuskaraz