
[object Object]
-----------------------------
Neke asko eta ezer ez, Iñaki Rikartek zuzendutako antzezlana, Dantzertiko ikasleen muntaketa bat da, William Shakespeareren Mucho ruido y pocas nueces obraren moldaketatik abiatuta.
Istorioa garaipen militar baten ondoren hasten da, soldadu talde batek Messinan egindako egonaldian. Claudio eta Heroren arteko maitasun istorioarekin batera, Beatriz eta Benediktoren arteko eztabaida eta jokoak garatzen dira, ezkontza baten prestaketen testuinguruan.
