Danimarka, 1920ko hamarkada. Bikote baten bizitzak aldaketa handia jasango du Einarrek bere emazte Gerdak margotu behar zuen emakumezko modeloa ordezkatzen duenean. Erretratuek sona hartzen dutenean, Gerdak senarra itxura femeninoa hartzera animatzen du. Jolas gisa hasten denak Einarren ustekabeko metamorfosi bat ekarriko du.