6 urtetik aurrera gomendatzen da.
Film honen euskarazko bertsioa Hazparne, Baiona eta Gasteizko haurrekin egindako bikoizketa tailer baten emaitza da.
Fikzio fantastiko honek maite ditugunen heriotza lantzen du.
Estralurtar bat Afrikako oihanean erori da. Lagun animalia berriek adiskidetasunari eta dibertsioari buruzko gauzak erakutsi beharko dizkiote, bere aitak, konkistatzaile espazial batek, planeta konkistatu aurretik.