No Other Land

2024
Palestina
92 min
Dokumentala
Gerra
16+

Urteko dukumentala, Oscar saria irabazi duena. Palestinako gatazkaren inguruan erresistentzia sortzaileko ekintza bat. Unerik txarrena bizi duen gatazka historiko batean sakontzen du, geruzak, gizatasuna eta une honetan izan daitekeen itxaropen guztia biltzen dituen film batean.

Basel Adra, Zisjordaniako ekintzaile palestinar gaztea, haurtzarotik ari da Israelgo agintariek bere komunitatea masiboki kanporatzearen aurka borrokan. Israelek bere herria kamera geldoan nola erauzten duen dokumentatzen du, pixkanaka etxeak eraitsi eta bertako biztanleak kanporatuz. Halako batean Yuval kazetari israeldarra ezagutuko du, bere ahaleginetan lagunduko diona.

  • Zuzendaria:Basel Adra, Rachel Szor, Yuval Abraham, Hamdan Ballal
  • Aktoreak:Yuval Abraham, Basel Adra, Hamdan Ballal
  • Gidoia:Basel Adra, Rachel Szor, Hamdan Ballal, Yuval Abraham
  • Musika:Julius Pollux Rothlaender
  • Argazkia:Rachel Szor
  • Ekoizleak:Yabayay Media, Antipode Films

Plataforma hauetan ikusgai:

No Other Land
euskaraz azpidatzita ikonoaAzpititulatua