Norberaren mapak

2025
Frantzia
52 min
Film laburra

Albert Camus institutuko gazte-talde batek haur eta gazte bitarteko trantsizioari buruz hitz egiten diguten hiru film labur hauek bikoiztu dituzte: aukeratzen ditugun bideak, eta noraezean zein gure mapa propioei jarraituz aurrera egitean sortzen diren abenturak. MIYU banatzaile entzutetsuaren film labur sarituak biltzen ditu programak, eta, oro har, bidaia intimoa egitera eta geure bideari ekitera gonbidatzen gaituzte.

Bikoizketa-programa parte-hartzailea Cinema Atalante (Baiona) eta GazteFilm Fest-en elkarlanari eta ekoizpen bateratuari esker izan da posible.

BEANBOY

Emily Hanning / 2023 / Danimarka / 05’ 54’’ / Euskarara bikoiztua

Udak aukera pila bat eskaintzen ditu, baina untxi bati lagunekin dibertitzea eragozten diote bere beldurrek. Gauzak horrela, Beanboy agertzen da eta lanari ekiten dio.

BEURK

Loic Espuche / 2024 / Frantzia / 13’ 20’’ / Euskarara bikoiztua

Ze nazka! Ahoan muxu ematea higuingarria da. Baina, ezkutuan, Leo txikiak probatzeko gogo handia du…

AUTOKAR

Sylwia SZKIŁĄDŹ / 2025 / Frantzia eta Belgika / 17’ 00’’ / Euskarara bikoiztua

1990eko hamarkadan, Agata izeneko 8 urteko neskatoak Polonia utzi zuen eta Belgikara joan zen. Bere ikuspegiari esker, migrazioaren errealitatea esperientzia iniziatiko bihurtzen da.

PRESQU’ÎLES

Sarah VanHoeck eta Angèle Vergoni / 2025 / Frantzia / 05’ 42’ / Elkarrizketarik gabea

Emakume erraldoi bat izaki txikiz jositako uharte misteriotsu batean esnatzen da.

Norberaren mapak
audioa euskaraz ikonoaEuskaraz

Norberaren mapak non ikusi jakiteko, hona hemen hurrengo emanaldiak:

Araba
Gasteiz - Artium museoa
  • Azaroak 22, larunbata:17:00
Gasteiz - Vital Fundazioa Kulturunea
  • Azaroak 30, igandea:17:00