
Nôs Dança António Tavares dantzari eta koreografoarekin Cabo Verdeko irletara egindako bidaia bat da, artxipelago osotik sakabanatutako dantzen bilaketa bat, erritmo tradizionaletatik hasi eta estilo garaikideetarainokoa. Beste dantzari eta musikari batzuekin elkartzeko topaketa bat da, baina baita beste leku batzuetatik ekarri eta Cabo Verdeko berezko hainbat genero sorrarazi zituzten dantzen eta erritmoen gaineko istorioak eta ezagutzak dauzkaten hainbat pertsonarekin batzekoa ere.
