[object Object]
-----------------------------
Obabako (Euskal Herria) lurretara bidaia bati ekin dio Lourdes gazteak. Bideo-kamera txiki bat darama berekin, mundu horren eta hango jendearen errealitatea ezagutzeko asmoz. Miguel gazteari esker, Lourdesek bere bizitzako zatiak ezagutuko ditu: haurtzaroa, gaztaroa, galdutako ilusioak: Obabako kaleetan bere bakardadea paseatzen duen maistra gaztea, krema koloreko kartazaletan maitasun gutunak jasotzen dituen Esteban nerabea. Hala ere, beti dago ihes egiten dion zerbait, Lourdesek ulertzen ez duena. Obabako muskerren jokabide misteriotsua bezala... Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarritua.