Benetako istorio batean oinarritutako filma da. Warrnambool izeneko herrixkako kostaldetik oso gertu;garai batean munduko milaka eta milaka pinguino txikiren bizileku zen Middle Island erreserba dago. Azeriek uharteraino doan sakonera txikiko ubidea zeharkatzen ikasi zutenetik;ordea;pinguino-kopurua izugarri gutxitu da. Eta kopurua hamarretik beherakoa izatera iristen bada;Emily Marsh parkezainak lanpostua galduko du. Gai horrekin oso kezkatuta dago aita;oiloak hazten dituen Swampy Marsh baserritarra. Lehen;emazteak zaintzen zuen erreserba;baina hildakoan;Emilyk hartu zuen haren lekukoa. Swampy;aldiz;baserrian bakartu zen. Emilyren bederatzi urteko alaba Oliviari esker mantentzen da familia batuta. Eta horren guztiaren erdigunean Oker dago;Swampyren Maremma arrazako artzain-txakur bihurria. Parkeak ateak ixten baditu;Emilyren asmoa Olivia hartu eta Bradley turismo-agente amerikarrarekin batera beste nonbaitera bizitzera joatea da. Beraz;alaba ez ezik;biloba ere galtzeko arriskua du Swampyk. Irtenbidea Swampyk uhartetik zauritutako pinguino bat salbatzearekin etorri da. Izan ere;orduan ikusi du Swampyk;harrituta;zeinen trebea den Oker pinguinoak zaintzen;oiloekin ezin okerrago moldatuagatik ere. Pinguinoen azken zenbaketarako bi aste falta direla;Swampyk eta Oliviak ideia ero bat izan dute: nondik aterako den jakin ezin den Oker bihurria trebatzea;pinguinoak gorde ditzan eta;hartara;erreserba itxi ez dezaten.