Ombu Argentina eta Uruguaiko pampan jatorria duen landarea da. Guaranieraz bere izenak "itzal" esan nahi du eta bertako folklorean sarritan aipatua da.
Otaño, euskal kulturaren ikonoa izatez gain, irakaslea, ferratzailea, kontu zaina, tabernaria, eta politika mailan foruzalea zen. Foruen desagertzearekin egoera politikoa aldatu zen Otañoren bizitzan eragin handia izanik. Filma 1889tik 1910era arte dago girotuta, Otañoren urte emankorrenak izan baitziren. Urte horiek Otañok bere familiarekin Argentinan eman zituen.
Otañoren itzalak elkartzen ditu berriro bi lurraldeak. Horrela, bidaide ditugu bertso-munduko jendea, ikastolarena, zenbait kultur-elkarterena... Argentinan ere, hor dugu FEVA, Euskal Etxeen Federakuntza...