Sumerak 18 urte ditu, Burger Kingean egiten du lan lanaldi partzialean, eta segurtasuneko jagole batek, Nicolasek, liluratuta dauka. Sumerak festa batean Wasim ikusi du, aspaldiko mutil-laguna. Elkar ikusteko geratu dira gau batean, lan egin ondoren. Baina Wasim ez da agertu. Berandu da, hotz egiten du eta Nicolasek etxera eramatea eskaini dio. Sumerak onartu du, nahiz eta jakin bere familiakoek, pakistandarrak izanik, ez dutela ontzat hartuko. Baina damutu ere damutu zaio, Nicolasek bortxatu egingo baitu. Eta gero argazkiak aterako dizkio, argitaratuko dituen mehatxua eginez ezer esaten badu. Sumerak ezin du ezer esan, poliziari ere ez, familiaren izen ona zikinduko luke eta. Baina bera ez dela Nicolasen biktima bakarra aurkitu du. Charlotte bere lankideari ere gertatu zitzaion. Biek bat eginda, eta Anila eta Ambar Sumeraren lagunekin batera, mendekua prestatuko dute.