Orri zuriak betetzen

2023Euskal Herria88 minDokumentala
Non ikusi
Euskaraz bikoiztua

Sinopsia

1936ko gerrako eta frankismo garaiko Astigarragako hainbat biktimaren testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Iraganean, Astigarragan, motibazio politikoak eragindako indarkeria egoera gordinak bizi izan dira eta guztiek ondorio bera izan dute, sufrimendu eta min sakona. Garaiak aldatuz joan dira urteak aurrera joan ahala, baina indarkeriazko gertakari guztiak ezaugarri berberak partekatu dituzte, giza eskubideen urraketa. Biktimen errekonozimenduan eta erreparazioan bidea egiten jarraitzeko urrats bat gehiago da “Orri zuriak betetzen” dokumentala.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Eneritz Aulestia, Unai Alberdi
Gidoia
Eneritz Aulestia
Ekoizleak
Astigarragako udala