[object Object]
-----------------------------
Oskar Kokoschka (1886–1980) pintore, poeta, idazle, saiogile eta antzerkigileak XX. mendearen hasierako Vienan hasi zuen bere ibilbidea, Gustav Klimt (1862–1918) eta Egon Schiele (1890–1918) bezala. Bere lehen lanek eskandalizatu egin zituzten bai publikoa bai kritika, eta berehala “basati handia” (Oberwildling) deitu zion. Bere ibilbide pertsonal eta artistiko aberatsak XX. mendearen zatirik handiena hartzen du, eta bere garaiko gertakari historikoekin lotura estua du.