Paddington Peruko hartz gazte bat da. Ingeles kutsua duen guztia interesatzen zaionez, Londresera bidaiatzea erabakitzen du, etxe bila. Bere burua galduta eta bakarrik aurkitzen duenean Paddington-eko geltokian konturatzen da hiriko bizimodua ez dela berak pentsatu modukoa. Baina Brown familia ezagutzen du eta hauek aterpea eskaintzen diote.