Zer Non Ikusi logoa

Paperezko Hegazkinak

Paper Planes

2014
Australia
96 min
Puntuazioaren ikonoa4.8
Drama

Benetako gertaeretan oinarrituta, Dylanen istorio hunkigarria kontatzen du fi lmak. Hamaika urteko mutila Australian bizi da, bere aitarekin (Sam Worthington). Alargundu zenetik, aitak ezin du garai bateko erlazioa berreskuratu semearekin, ez baitu emaztearen galera gainditzerik izan. Dylan, berriz, bere pasioan murgiltzen da: hegan egiten duten objektuak. Orduak eta orduak pasatzen ditu paperezko hegazkinak hegan jartzen, egunen batean bere ametsa egi bihurtuko delakoan: Paperezko Hegazkinen Munduko Txapelketan parte hartzea. Dylanen adoreak Japoniako Munduko Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratzera darama , aitari amaren galera gainditzen laguntzen dion bitartean.

  • Zuzendaria:Robert Connolly
  • Aktoreak:Sam Worthington, Ed Oxenbould, Deborah Mailman, Nicholas Bakopoulos-Cooke, Ena Imai, Terry Norris, Peter Rowsthorn, Julian Dennison, David Wenham, Shane Adamczak

Plataforma hauetan ikusgai:

Paperezko Hegazkinak
audioa euskaraz ikonoaEuskaraz