
Papiroflexia ardatz hartuta, eskulanak egiteko saio dinamikoa da “Papir-o!”. Atal bakoitzean koloretako paperekin irudi desberdinak sortuko ditugu. Pausuz pausu, etxeko txikienek beraien irudi propioa osatu ahal izango dute, animaliatxoak, kutxak eta bestelako formak sortuz.
