Lucia gurasoekin bizi da auzo lasai batean. Lehen hortza galtzen duen gauean, Perez sagutxoak ez dio txanpona uzten. Lucia kezkatu egiten da eta Perezi zerbait txarra gertatu zaiola sentitzen du. Larriturik, bere susmoak kontatzen dizkio aitari, baina berak ez dio jaramonik egiten. Horrela, bada, Perez bilatzeari ekingo dio, Ramiro lehengusuak lagunduta. Laster ohartuko dira Perez Sagutxoa itsasontzi batean bizi dela, non ezin hobeto antolatutako faktoria bat duen, non milaka sagu bizi diren, umeengandik biltzen dituzten hortzekin perlak egiten dituztenak.