Gasherbrum 4 da, ziurrenik, Karakorumeko mendirik eder eta harmonikoena, K2ko mole handiari itzala egiteko gai den bakarra. Erronka horrek zutik dirau, osorik; Bonattik eta Maurik lehen eskalada egin zutenean bezain garbi. Bonattik baino 50 urte geroago, bost laguneko talde batek, Alberto Iñurrateguik, José Carlos Tamayok, Mikel Zabalzak, Juan Vallejok eta Ferran Latorrek, irisgarritasunik ezaren irudia bera irudikatzen duen koloso honi garbi-garbi ekitea erabaki zuten. Bide luze baten amaiera da. Mendiko adiskidetasun istorio bat da.