Piztiak
Non ikusi
Sinopsia
Ekiñeri agur-festa egingo diote lagunek izeko Karmen bizi den baserrian; tokiak ahoz-aho kontaturiko istorio, sineskeria eta sekretu ezberdinak gordetzen ditu. Festa-gau horretan, Ekiñek kutxa bat topatuko du ganbarako teilapean. Ezusteko aurkikuntza hori izango da ondorengo gertakizun guztien eragile. Puzzlea osatzeko beharrezko diren pieza bakoitza, baserrira gerturatzen joango diren pertsonaia ezberdinek emango diote Karmeni. Iraganean jatorria duen gertaera batek zer ikusirik izan dezake, egun, baserrian bizi diren egoerekin? Karmenek argitara atera beharko du guztientzat ahaztua izan dena.
Fitxa teknikoa
- Denboraldiak
- 1
- Atal kopurua
- 6
- Zuzendaria
- Amancay Gaztañaga, Xanti Rodríguez
- Aktoreak
- Iraia Elias, Miren Gaztañaga, Erika Olaizola, Iñigo Aranbarri, Xanti Agirrezabala, Sambou Diaby, Olatz Ganboa, Yune Nogueiras
- Ekoizleak
- Ospel Films, EITB Media

