Euskal Herriak, iparretik hegora, ez du asperdurarako tarterik izango aurrerantzean. Goizean goizetik hasita egin ohi duten eran, mundu grisa koloreztatu asmoz datoz Nerea Mazoren gidaritzapeaa Potx eta Lotx pailazoak eta, euren premiazko adiskideak, Izaskun eta Xabi Sound. Pailazoen bitartez, hamaika abentura eta aldrebeskeriren adiskide kuttun izango dituzte aurrerantzean gaztetxoenek (eta baita helduxeagoenek ere). Horretarako, zenbait esketx eta ataletaz baliatuko dira: Ate magikoa, Kaleko artistak, Puxtarri bat, abestiak, bideoklipak, sorpresa eta ezustekoak, ez dira faltako.