Auto batek harrapatu eta minik hartu ez, baina 17 urteko neska gazte batek oroimena galdu du: ez daki nor den ez nondik datorren. Izen arraro bat besterik ez dauka: Prometea. Krimen baten bisioak ikusten hasiko da. Haietan, hiltzailea beti ihesi doa. Hilketaren lekuko izan ote zen Prometea? Parte hartu ote zuen hilketan? Nor den jakin nahi du. Batik-bat gaitasun psikiko harrigarriak dauzkala konturatzean.