Zer Non Ikusi logoa

Sables Fauves

2022
Euskal Herria
83 min
Dokumentala

Mundutik urrun, kasik denboratik urrun, maisuak gazteei erakusten die zezenen kontra borrokatzen. Zezenkari eskola bat, hiltzen diren zezenak, kristo odolduak, eta behiala, elikatzeko, zeruan hiliki-jaleen zirkulua bilatzen zuten gizonak. Ene lilura galdekatzen dut. Sinopsi luzea: Zezen plazan, iduri luke deus ez dela menturara egina. Jendeak betoizko harmaila biziki beroetan metatuak dira. Harearen gainean, beste denborako jantziak, zaldiak, basa-abereak, ezpatak. Behargabekoa eta senezkoa elkarrekin dabiltza. Zezenaren sartzea berez da gertakizuna. Haren haserrea ikustean, haren indar harroa plazaz jabetzen, ohartzen naiz lehenbiziko aldia dela edertasun horri so egiten diodala. Bero itogarri horretan, abereek altxatu errautsean, iduritzen zait gelditzen den basa-zezenaren parte ñimiñoari beha nagoela, gure jatorriaren handitasunarena. Ene lilura onartzen dut, hastapeneko ekaia bailitzan, eta galdekatzen dut. Zezenkari eskola bat, kristo odolduak, eta behiala, elikatzeko, zeruan hiliki-jaleen zirkulua bilatzen zuten gizonak, haragia eskura ukaiteko promesa. Sentimenduaren eta sentsazioaren, edertasunaren eta itsustasunaren, arimaren eta haragiaren artean gertatzen den tentsioetatik eta aldaketetatik egina da filma.

  • Zuzendaria:Francis del Rio
  • Ekoizleak:L'image d'après

Plataforma hauetan ikusgai:

Sables Fauves
euskaraz azpidatzita ikonoaAzpititulatua