Zer Non Ikusi logoa

6 Argazkitan: José Antonio Ardanza

83 min
D

Elorrion hasiko da Jose Antonio Ardanzaren ibilbidea, bertan jaio baitzen 1941ean. Ama ezagutzeko denborarik ez zuen izan, hiru urte eta erdi besterik ez zituenean hil baitzitzaion. Ondarroako izeba-osabengana bidali zuten, eta orduko oroitzapenez hitz egingo du Maria Isabel Solabarrieta eta Sabin Zubikarai haurtzaroko lagunekin. Berriro ere Elorriora itzulita, eskolako pasadizoak ekarriko ditu gogora ikaskide izan zituen Alberto Ibarrondorekin eta Joxe Agirrerekin. Unibertsitate garaia eta EGIko kide izateagatik pairatutako ondorioak ere gogoan ditu Ardanzak, baita Arrasateko alkate izan aurretik Laboral Kutxan osatu zuen ibilbidea. Orduko lanerako grina gogoratuko dute Javier Erdoziarekin, eta Udaleko kontuak, Juan Mari Muruamendiaraz eta Jose Antonio Auzmendi zinegotzi izandakoekin. Lehendakari izan zeneko garaiaz hitz egiteko, kargurako proposamena egin zion Roman Sudupe, batetik, eta gobernuan lankide izan zituen Mari Karmen Garmendia eta Bingen Zupiria, bestetik, elkartuko dituzte. Erretiroa hartuta, familiari eskaintzen dio denbora gehiena Jose Antonio Ardanzak. Ekain biloba aitonaz mintzatuko da kamera aurrean.

  • Zuzendaria:Luis Oiartzabal
  • Ekoizleak:Juan Carlos López Villameriel, Prime Time Media

Plataforma hauetan ikusgai:

6 Argazkitan: José Antonio Ardanza
audioa euskaraz ikonoaEuskarazeuskaraz azpidatzita ikonoaAzpititulatua