Noharatarrei ura ahoan sartzen zaie gaueko festan pentsatuz: kalitate oneneko txuletoiak erosi dituzte afari berezi batez gozatzeko. Baina zoriontasunak ez du betiko irauten, eta bide azkarretik deskubritzen dute, arrotz bat, oturuntza baino lehen bere etxean urkatzen dena, bere amesgaiztorik okerrenaren eragile bihurtzen denean: Noharatarrak kriminalak dira! "Urrezko Ahotsa" erakunde sekretuak, gaiztorik bitxienak buru, albiste faltsua zabaldu du: Shin Chan eta bere familia justiziatik ihesi doaz. Ultraheroiak ere delitu faltsuak leporatzen dizkie! Ez zaie beste erremediorik gelditzen, beren gaitz guztien jatorria aurkitzeko karrikara abiatzea baizik.