Shinnosuke eta bere lagunak jolasean dabiltza Kasukabe hiri osoan zehar elkarren atzetik, jakin gabe, handik gutxira, abentura ikaragarri bat biziko dutela. Lagun taldearen jakin-minak antzinako zinema baten barneraino eramaten ditu: Kasukabe Odeon zinema, non denboran eta espazioan bidaiatzen duten. Ohartu orduko, Mendebalde Urruneko film batean murgilduko dira!