Zer Non Ikusi logoa

Sîpo phantasma - Untzi fantasma

2016
Euskal Herria
69 min
Puntuazioaren ikonoa5.9
Dokumentala
7+

Ordubeteko itsas-bidaia bat, zinemagile banpiro baten saiakera metafilmikoa, film fantasma bat. Aurkitu eta berriz bilatzera daramaten bilaketen istorio bat. F.W. Murnau eta haren Nosferatu filma; Bram Stoker-en, Florence Balcombe-ren eta haren mutil-lagun Oscar Wilderen arteko maitasun-hirukotea. Naufragio ezagunak, itsasontzi batean emandako oporrak. Hilobi batetik lapurtutako bustoa, historiari eta zinemari buruzko gogoetak. Fikzio gotikoa, errealismo dokumentala eta bideo-saiakera ezkutatzen duten errusiar panpinen historia. Kontakizun baten collagea: liburu-zatiak, eskutitzak, txostenak, iragarkiak, telegramak, prentsako artikuluak, film-zatiak, txotxongiloak. Ispilu-jolas bat, benetako eta fikziozko banpiroak biltzen dituena: bakardadea, gizagabetzea eta gizarte-kontrola. Eta erdigunean, Drakula nobela; haren protagonista, haren egitura, haren funtsa

  • Zuzendaria:Koldo Almandoz
  • Gidoia:Koldo Almandoz
  • Musika:Joserra Senperena, Ignacio Bilbao
  • Argazkia:Koldo Almandoz, Javier Agirre Erauso

Plataforma hauetan ikusgai:

Sîpo phantasma - Untzi fantasma
audioa euskaraz ikonoaEuskaraz