Sorgina, banaiz! non ikusi jakiteko, hona hemen hurrengo emanaldiak:
Lapurdi
Urruña - Cinéma Itsas Mendi
- Urriak 17, ostirala:20:00
Duela 500 urte gertatu zen Auritzen sorginkeriagatiko lehen exekuzio kolektiboa: Nafarroan sekta satanikoa aurkitu berria zen, eta kondenatuei zigor eredugarria ezarri zitzaien: urkamendian hiltzea eta ondoren gorpua erretzea. Zigor hark mende oso bat iraun zuen jazarpenari hasiera eman zion, non milaka pertsona jazarri eta bidegabeki kondenatu zituzten.
Zer ezkutatzen zaigu ke lodi haren atzean?
Guztion artean prozesu historiko ilun hau argitzen saiatuko gara.