Star Trek: haratago

Star Trek Beyond

2016Ameriketako Estatu Batuak117 minZi-Fi

Sinopsia

Espazioan dabilela, ustekabeko erasoa pairatuko du Enterprise ontziak. Ontziaren oinarrizko sistemak suntsituko ditu erasoak, eta planeta misteriotsu batean lurreratu beharko du. Krallek (Idris Elba) egin die eraso. Musker moduko diktadore bat da Krall, eta biktimei bizi indarra xurgatzen die. Espaziontzi kaltetuan dagoen gailu bat behar du Krallek. Kirk (Chris Pine), Spock (Zachary Quinto) eta eskifaiako beste kideek aurre egin beharko diote, planetatik ihes egiteko bide bat bilatzen duten bitartean.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Justin Lin
Aktoreak
Chris Pine, Zachary Quinto, Zoe Saldana, Karl Urban, Simon Pegg, John Cho, Anton Yelchin, Idris Elba, Sofia Boutella