Alemanek Frantzia okupatzen dute. Euskal Herriko Bizkarsoron,soldaduek Mixel eta bere ttanttak atzikitzen duten hotela errekisizionatudute. Momentu berean, Hegoaldetik 1937tik geroz herrira etorrikoeuskaldun errefusiatuak desagertu egin dira. BIZKARSORO PROIEKTUA: Obra bakarreko hiru pieza proposatzen dizkigu Josu Martinezek; Baigorri herrian filmaturiko hiru film-labur: Ama(2018), Anti (2019) eta Subandila (2021).XX. mendeko garai ezberdinetan, Bizkarsoro izeneko fikziozko herri batengertakariak kontatzen dizkigute, Euskal-Herriko herri ttipi batek XX. mendean ezagututako aldaketasoziolinguistikoak aipatzeko. Epe luzerako helburu gisa, film hauetarik haratago doa egitasmoa, helburua bost laburegitea baita, denak Baigorriko herriaren inguruan.AMAk I. Mundu Gerrako urteak kontatzen ditu, Ipar Euskal Herriko ama baten begietatik. ANTIk, 1920kohamarkadan frantsesa nola sartu zen indarrez eskolako zigorren bidez agerian uzten digu. SUBANDILAk, 1940koalemanen okupazioa eta Hegoaldeko errefuxiatu abertzaleen ezagutza ditu ardatz.