Sugar Manen bila

Searching for Sugar Man

2012Suedia87 minPuntuazioaren ikonoa8 DokumentalaMusika
Non ikusi
Euskarazko azpidatziak

Sinopsia

60ko hamarkadaren amaieran, Sixto Rodríguez musikari misteriotsua Detroiteko taberna batean aurkitu zuten bi ekoizlek, eta liluratuta geratu ziren haren doinu hunkigarriekin eta letra profetikoekin. Bi disko grabatu zituzten, artista bere belaunaldiko handienetako bat bihurtuko zelakoan. Hala ere, arrakasta ez zen inoiz iritsi, eta eszenatoki batean bere buruaz beste egiteari buruzko zurrumurruen artean desagertu zen abeslaria. Bien bitartean, diskoetako bat Apartheidaren Hegoafrikara iritsi zen eta herrialde osora zabaldu zen grabazio piratetan. Grabazio horiek askatasunaren eta sistemaren aurkako borrokaren ikono bihurtu zuten Rodriguez. Handik denbora askora, Hegoafrikako bi zale tematu ziren Rodriguezekin benetan zer gertatu zen jakiten, eta haien ikerketak aparteko historia bat ezagutzera eraman zituen.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Malik Bendjelloul
Aktoreak
Documental, intervenciones de: Sixto Rodríguez
Gidoia
Malik Bendjelloul
Musika
Sixto Rodríguez
Argazkia
Camilla Skagerström
Ekoizleak
Coproducción Suecia-Reino Unido; Sony Pictures Classics, Red Box Films, Canfield Pictures, Passion Pictures