Bennett familia britainiar diruduna opor lasaiak igarotzen ari da Acapulcoko resort batean, dei batek zorigaiztoko gertaera bat iragartzen dienean. Aliziak (Charlotte Gainsbourg) bidaia berehala etetea erabakiko du, baina Neilek (Tim Roth) pasaportea galdu izanaren itxurak egingo ditu Mexikon geratzeko. Jarrera horrek areagotu egingo ditu haien arteko desberdintasunak, ustekabeko mugetara iritsi arte.