Antologiazko telesail honetan, enpresa mundua hankaz gora jarri duten istorioak jorratuko dituzte. Uber alokairuko ibilgailu gidaridunen konpainia da lehen denboraldiko ardatza. Quentin Tarantinok narratzaile lanak egin ditu, eta Joseph Gordon-Levitt eta Uma Thurman dira aktore nagusiak. Telesaileko sortzaileak trebeak dira dirudunen inguruko fikzioetan.