Udako oporretan, 9 urteko Idaren familia Osloko aldirietako auzo batean bizitzen jarriko da. Ahizparekin neskatoa bere ingurune berrira egokitzen saiatzen da eta beste bi mutikoren lagun egiten da. Helduengandik urrun, lau lagunak ohartzen dira botere harrigarriak dituztela, beren jolasetan inuzenteki sartzen dituztenak. Inguruko baso eta parkeetan beren talentu berriak aztertzen dituzten einean, haien entretenimendua apurka-apurka kutsu kezkagarria hartzen hasiko da, eta gertakari arraroak hasiko dira gertatzen.