Tom Ballard-ek 6 urte baino ez zituen haren ama, Alison Hargreaves eskalatzaile britainiar ezaguna, K2an hil zenean. Hala ere bizitza osoa eskaini zion mendizaletasunari, Nanga Parbaten 2019ko otsailean hil zen arte, 30 urte zituela. Mendian ibilbide laburra baina emankorra izan zuen, eta erronka batek jarri zuen denen ahotan: Alpeetako sei ipar horma ospetsuenak bakarka eta neguan eskalatzea. Cima Grande di Lavaredo, Piz Badile, Matterhorn, Grandes Jorasses, Petit Dru eta Eiger, seiak neguko denboraldi bakarrean osatzen lehena izan zen. Aita ulerkorra izan zuen babes nagusia, soiltasunean biziz.