Hire neska jota zegok
Sinopsia
Amaia publizitate agentzia bateko zuzendaria da. Arina, aktiboa eta, gainera, erakargarria da. Bere bikotekideak Mikel du izena, arrakasta profesionalik ez duen zorte gutxiko gizona. Hori dela eta, harremana ez dago unerik onenean. Dena korapilatzen da Amaiak aktore gazte eta erakargarri bat ezagutzen duenean, berak nahi duen edozein emakume lortzera ohituta dagoena, eta proposamen liluragarriekin etengabe erakarriko duena. Bestalde, Mikelek pilak jarriko ditu bere neskaren maitasuna berreskuratzeko.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria
- Enrique Urbizu
- Aktoreak
- Ana Gracia, Ramón Barea, Alex Angulo, Antonio Resines
- Gidoia
- Luis Marias
