Ume maitea
Liebes Kind (Mi dulce niña)
Non ikusi
Sinopsia
Lena erabateko isolamenduan bizi da bere bi seme-alabekin, Hannah eta Jonathanekin, segurtasun handiko etxe batean. Bazkaldu, komunera joan eta oheratu zehatz-mehatz agindutako ordutegietan egiten dira. Gelan sartu bezain laster, ilaran jartzen dira eskuak erakusteko. Esaten zaien guztiari men egiten diote. Emakumeak ihes egitea lortzen duen arte. Auto istripu larri baten ondoren, ospitaleratu egiten dute. Baina amesgaizto honen tamaina Lenaren gurasoak ospitalera iristean agertzen da. Ia 13 urtez aritu dira desagertutako alabaren bila.
Fitxa teknikoa
- Denboraldiak
- 1
- Atal kopurua
- 6
- Zuzendaria
- Isabel Kleefeld, Julian Pörksen
- Aktoreak
- Naila Schuberth, Justus von Dohnanyi, Julika Jenkins, Kim Riedle, Haley Louise Jones, Hans Löw, Sammy Schrein, Eskindir Tesfay, Nagmeh Alaei
- Gidoia
- Isabel Kleefeld, Julian Pörksen, Eleberria: Romy Hausmann
- Musika
- Juan Luqui, Gustavo Santaolalla

