[object Object]
-----------------------------
June, ezbehar batek bultzatuta Kanadan urte batzuk eman eta gero, etxera itzultzen da, eta mutil laguna izandakoarengandik urruntzen duen distantzia murrizten saiatuko da. Honek, Diegok, agorafobia du, edo behintzat ez da kalera ateratzeko gai, eta, hasieran bederen, erreparoz hartuko ditu Juneren saioak. Protagonistak antzeko ahaleginak egin beharko ditu bere aitarekin, harremana leheneratu nahian. Ane lagun minarekin ere berrelkartuko da, berehala eta erraz-erraz. Istorio nahiko etsigarria da; gogorra, nahiz eta argiuneak ere badituen. Nabariena June eta Nico umearen harremana da. Film osoan zehar, Berlinen ideia iradokitzailea dago, June eta Diegorentzat nolabaiteko utopia balitz bezala. Diegoren ipuin bat baino ez da, edo hara joateko ametsa mamitu ahalko dute