Urak eginen du bide
Non ikusi
Sinopsia
Azken bi hamarkadetako iraultza digitalak gure bizitzetan pantailek duten pisua handitzea eta ikus-entzunezkoen eskaintza biderkatzea ekarri dute, eta horrek kontsumo-ohituren goitik beherako aldaketa ere suposatu du: sare sozialetan, interneten eta plataformetan ikusi, elkarbanatu, eta sortzen ditugu ikus-entzunezko edukiak. Baina zein hizkuntzetan iristen zaizkigu eduki horiek? Ba al du honek eraginik euskararen normalizazio prozesuan? Hainbat adituren iritzietatik eta ikus-entzunezko munduko aurpegi ezagunen esperientzietatik, euskarak pantailetan bizi dituen erronkak ezagutuko ditugu dokumental honetan.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria
- June Agirre, Alex Altuna, Oier Markotegi
- Gidoia
- June Agirre, Alex Altuna, Oier Markotegi, Pantailak Euskaraz
- Ekoizleak
- June Agirre, Alex Altuna, Oier Markotegi, Mondragon Unibertsitatea

