Urdaibai UNESCOren Biosfera Erreserba izendatu zuten duela 30 urte baino gehiago, eta 2015ean aukeratu zuten Europako eta Ipar Amerikako Biosfera Erreserben Estrategia eta Kudeaketarako eredu gisa. Bertako biztanleen eguneroko bizimoduaren bidez ezagutu dugu haien aniztasuna. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren lurraldean bizi eta lan egiten duten hainbat pertsonaren eguneroko jarduerak gurutzatuz doaz filmean zehar, egungo errealitatearen erretratu kolektiboa osatzen doaz, Unescoren "MAB - Man And Biosphere" programaren esparruan 30 urtez babestu ondoren.