Mari, amona berezi samarra zaindu behar duen familiaren gatazkak azaltzen dituena. Mari amonak Maritxu alabaren arreta osoa bereganatzen du, eta Joxemari, Mariren suhi eta Maritxuren senarrak zaharren egoitza batean sartzea erabaki du. Joxemarik, emaztea ohartu gabe, egin behar du hori, Kintxo suhiaren laguntzaz. Hasiera batean lan erraza dirudiena, amonaren izaera dela eta, ustekabeko ondorioak ekarriko dituen lehia bihurtuko da. Gatazka umoreaz baliatuta azaltzen du zuzendariak, baina hainbat gairi buruzko hausnarketa ere proposatzen digu; besteak beste, bakardadeari beldurra, balio galera, norberekoikeria eta familiaren desegituratzea.