Urte berri on, amona!

2011103 minDramaKomedia
Non ikusi
Euskaraz bikoiztua

Sinopsia

Komedia beltza da “Urte berri on, amona!”, Mari, amona berezi samarra zaindu behar duen familiaren gatazkak azaltzen dituena. Mari amonak Maritxu bere alabaren arreta osoa bereganatzen du; beraz, Joxemarik –Mariren suhia eta Maritxuren senarra– amaginarreba zaharren egoitza batean sartzea erabakiko du. Joxemarik bere emaztea ohartu gabe egin beharko du hori, Kintxo bere suhiaren laguntzaz. Hasiera batean lan erraza dirudiena, amonaren izaera dela-eta, ustekabeko egoerak sortuko dituen abentura bihurtuko da. Gatazka umorea baliatuta azaltzen du zuzendariak, baina hainbat gairi buruzko hausnarketa ere proposatzen digu; besteak beste, bakardadeari beldurra, balioen galera, norberekoikeria eta familiaren desegituraketa ditu hizpide.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria
Telmo Esnal
Aktoreak
Montserrat Carulla, Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Pedro Otaegi, Kontxu Odriozola, Javi Alaiza
Gidoia
Telmo Esnal, Asier Altuna
Ekoizleak
Irusoin